KLASIKOAK ASTINDUZ: Hamaika bitxikeri eta burezurren misterio bat

Ongi etorri 'Klasikoak Astinduz' gomendioen txokora! Musika klasikoaren munduan murgiltzera ausartuko zara? Nork daki, beharbada mundu berri bat deskubrituko duzu... Prest? Itzali mugikorrak eta utzi karameluak poltsikoan, kontzertua hastera doa eta!

Dagoeneko txoko honen bosgarren sarrera dugu! Ospatzeko, gaurkoan musika klasikoarekin lotutako hamaika bitxikeri eta garezurrekin lotutako istorio ilun bat ekarri dizkizuet. Orain artekoa galdu baduzu, aurreko ataletan musika klasikoa definitzen saiatu ginen emakumeen presentzia ia anekdotikoa salatu genuen, musika apur bat entzuten hasi ginen klasikoetan klasikoenak deskubrituz, eta azkenik, musika koralaz eta ahotsaren indarraz hitz egin genuen.

Gaurkoan bada, klasikoen munduko sekretu eta eskandaluak aireratuko ditugu; historiako melodia ezagunenak konposatu dituzten egileak santu batzuk zirela uste zenuen soilik ileordea zeramatelako, ala? Ezta gutxiago ere! Musika klasikoaren urrezko historiak baditu bere alde ilunak, batzuk sinestezinak irudituko zaizkizun arren. Hasteko prest?

Hasteko, jakin musika klasikoa definitzen duten pieza esanguratsuenen konpositore asko rock izarrak bailiran bizi izan zirela; drogak, sexu eskandaluak, diru zorrak, osasun arazoak (fisikoak eta mentalak)... ikusi ikusi!