Kirola egiteko maskara erabili behar dugunean

Kirola egiteko maskara erabili behar dugunean Egunotan ikusi denez, beti ezin dugu distantzia minimoa ziurtatu; horregatik, kirola egiterakoan maskara erabiltzera ohitu beharko gara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kirola-egiteko-maskara-erabili-behar-dugunean/@@download/image/keep-healthy-during-coronavirus-pandemic-royalty-free-image-1587124379.jpg
2020/05/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Egunotan ikusi denez, beti ezin dugu distantzia minimoa ziurtatu; horregatik, kirola egiterakoan maskara erabiltzera ohitu beharko gara.
Kirola egiteko maskara erabili behar dugunean

Maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa, baina biziki gomendagarria da segurtasun distantziak ziurtatu ezin direnean. Egunotan, batez ere biztanle kopuru handiko guneetan ikusi da beti ezin dela distantzia hori mantendu; horregatik, erosoa ez bada ere, maskara eramatera ohitu beharko gara. Baina, ze maskara erabili behar dugu?

Hirietan kirola egiten badugu beraz, maskara eramatea da egokiena, norbera zein ingurukoak babesteko. Gainera, kirola egiteko orduan kontuan hartu behar da distantziak handiagoak izan behar dutela; soilik paseoan bagabiltza distantzia metro bat eta bi bitartekoa izan daiteke, baina korrika egiterakoan distantzia 10 metrokoa izan beharko luke eta bizikletan 20 metrokoa. Distantzia hori ezin badugu ziurtatu, maskarak babes extra eskainiko digu guztioi.

Maskara aukeratuz

Gomendio orokorra maskara kirurgikoak erabiltzea da, ingurukoak babesten ditugulako, baina kirola egiterakoan ez dira nahikoak. Kasu horretan, hobe ffp2 maskara erabiltzea, balbularik gabe eta berrerabilgarria izatea. Horrekin batera, pixkanaka kirola maskararekin egitera ohitu beharko gara; onena pixkanaka hastea da, maskararekin arnastera ohitu arte.