Kirmen Uribek Espainiako Narratiba Saria irabazi du

Kirmen Uribek Espainiako Narratiba Saria irabazi du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kirmen-uribek-espainiako-narratiba-saria-irabazi-du/@@download/image/200910163903images-3.jpg
2012/12/13
berria

Idazle ondarrutarraren "Bilbao-NewYork-Bilbao" Espainiako Estatuan 2009an argitaraturiko eleberri onena izan daepaimahaiaren ustez. Sari honek sekulako oihartzuna izan ohi du estatu mailannahiz nazioartean, eta gaur arte beste bi euskal idazlek, Atxagak etaElorriagak, baino ez zuten eskuratu.



Uriberen lehen eleberria da "Bilbao-NewYork-Bilbao". Aurretik entseguak, ipuinak eta poemak zituen argitaratuak. BarPuerto" literatura, musika eta bideoa batzen zituen ikuskizunarekin egin zenezagun, eta "Bitartean heldu eskutik" poema liburuarekin 2001eko Kritika sariairabazi zuen. Hainbat musika talderentzat ere egin izan ditu letrak: Sagarroi,Bide ertzean, Mikel Urdangarin, Piztiak...

 

Eleberriak molde bitxi bati jarraitzen dio:autofikzioa. Nobela eta autobiografiaren arteko generoa da hau, eta azkenurteotan asko ari da zabaltzen. Idazleak ondarruko arrantzaleei buruzkoeleberria nola ari den idazten azaltzen du, arrantza munduko eta bere bizitzakopasarteak tartekatu eta erlazionatuaz. 

 

Joan den urteko Durangoko Azokan aurkeztu zuenUribek "Bilbao-New York-Bilboa". Kritika txar batzuk ere izan zituen hasierabatean, baina sari bat baino gehiago jaso ditu ordudanik. Narratiba Sarihonekin, poltsikoa berotzeaz gain, 20.000 eurotakoa da dirusaria, dezentekoaurrerapausoa emango du ondarrutarrak bere idazle ibilbidean, entzute handikoabaita saria Espainia nahiz Europako dio literaturzaleen artean.

 

 Estatuko hizkuntza ofizial guztietako liburuak sartzen dira lehiansariketa honetan, eta oso gutxitan gertatu izan da euskal idazle batek irabaziizana. Atxaga izan zen lehenengoa, 1989an, Obabakoak eleberriarekin. BigarrenaUnai Elorriaga, SPrako tranbiarekin. Uribe izan da hirugarrena.