Kinki

Hendaiarrak maisu dira Voodoo Glow Skullsen tankerako ska azkarra eta punka jorratzen, baina
muga madarikatua! Hautsi dezagun behingoz! Izan ere, nola liteke Skunk bezalako talde batek Hego Euskal Herrian merezitako oihartzuna ez izatea? Nola liteke, jaia eta dantza giroa hainbeste maite dituen herri honetan, Hendaiako talde hau top-aren top-ean ez egotea? Ulertezina. Kezkagarria. Aldatu beharrekoa. Berean, maila handia du Skunk taldeak, eta hori begibistakoa da "Kinki" izeneko azken lan honetan. Estilo askoren nahasketa da diskoa, ska doinuetatik core ukituetaraino. Diskoari izenburua ematen dion "Kinki", "Ti amo ancora" lasaia, "Kuzeb 10 PM" instrumentala
gogoan hartzeko moduko kantu politak dira.