Kimuak katalogoko film laburren emanaldiak Gasteizen, Donostian eta Bilbon

Kimuak katalogoko film laburren emanaldiak Gasteizen, Donostian eta Bilbon Zazpi film labur ikusteko aukera izango da hiru hiriburuetan gaur, bihar eta etzi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kimuak-katalogoko-film-laburren-emanaldiak-gasteizen-donostian-eta-bilbon/@@download/image/kimuak luze.jpg
2022/01/20

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Zazpi film labur ikusteko aukera izango da hiru hiriburuetan gaur, bihar eta etzi.
Kimuak katalogoko film laburren emanaldiak Gasteizen, Donostian eta Bilbon

Kimuak katalogoa osatzen duten film laburren emanaldiak egingo dituzte Gasteizen, Donostian eta Bilbon gaurtik larunbatera bitartean. Iazko katalogoko lanak izango dira ikusgai, eta Esther Cabero ekimenaren zuzendariak berak aurkeztuko ditu. 

Honako film hauek proiektatuko dituzte: 

Gaur Gasteizko Artium Museoan izango da emanaldia, bihar Donostiako Tabakaleran, eta etzi, larunbata, Bilboko Arte Ederren Museoan. Saio guztiak 19:00etan izango dira.

Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Filmategiarekin batera kudeatzen duen Kimuak programak, euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Film labur hauek Donostiako Zinemaldian hasi zuten ibilbidea, eta geroztik mundu osoko ehun zinemaldi baino gehiagotan ikusi ahal izan dira bertako lanak. Jaialdietatik pasa ostean, publiko zabalari zuzendutako lehen proiekzioak izango dira datozen egunetakoak.