kilometro karratuko 130.000 biztanle

kilometro karratuko 130.000 biztanle https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kilometro-karratuko-130000-biztanle/@@download/image/201112127415MONG_KOK.jpg
2012/12/13
berria
Hong Kong hiriko Mong Kok da, kilometro karratuko 130.000 biztanlerekin, munduko dentsitate handiena duen auzoa. Hong Kong hegoaldeko etxe orratz eremu bat da, etengabeko zaratan eta mugimenduan murgildurik bizi den inurritegi erraldoia. Mundua 7.000 milioi biztanle izatera iritsi zenean hedabideen arreta piztu zuen, eta euren bizi kalitate eskasa salatzeko aprobetxatu zuten bertakoek: airearen kalitate txarra, soinu-kutsadura eta argi-kutsadura, segurtasun gabeziak… Munduko populazioaren hazkundearen martxa ikusita, etorkizunean bati baino gehiagori tokatuko zaio horrelako auzo batean bizitzea.