Kilometro bateko etxe orratza

Kilometro bateko etxe orratza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kilometro-bateko-etxe-orratza/@@download/image/etxe_orratza_14_1451990478.jpg
2014/09/08
albiste-laburra
Kilometro bateko etxe orratza
1.000 metroko luzera izango du Yeddah-n, Saudi Arabiako bigarren hiririk handienean, eraikiko duten munduko etxe orratzik altuenak. Kingdom Tower izango du izena, eta jatorrizko proiektuan 1.500 metroko eraikina altxatu nahi zuten arren, segurtasun eragozpenak tarteko, kilometroko altuera izango du azkenean.