Kill Bill 1 ****

Reservoir Dogs apartaren egilea Kill Bill filmarekin itzuli zen zinema zuzendaritzara; sei urteko isiltasuna apurtuz. Soldatapeko hiltzaile hotza da "Emaztegaia". Bill gangster zitalaren taldeko kiderik pozoitsuena izan zen garai batean. Ezkontzaren egunean, ordea, traizioa egin zion Bill ankerrak. Larriki zauritua izan eta gero, bost urte luze igaro zituen koma egoeran. Bere amesgaizto ilunetik esnatu bezain laster, Bill makurraren aurkako mendekua prestatuko du. Arte martzialetako filmak, yakuza zinema, spaghetti western-a, B serieko beldurrezko filmak eta gorea ohiko umore ilunez uztartzen ditu Tarantinok Kill Bill apartan. Ezinbestekoa.