Kick-ass

Dave Lizewskik ez du ahalmen berezirik, baina zergatik ez mozorrotu eta gaizkileen aurka borrokatu? Lehen misioan hartuko duen jipoia ez da txikia izango. Ez du etsiko, ordea, eta ikusiko du bera ez dela bakarra. Red Mist, Big Daddy eta Hit Girl hezurmamizko heroiekin batuko da hiriko mafiaren aurka aritzeko. Gazteentzako akzio-komedia, biolentzia gaindosi ederrarekin.