Kerobia: Papera, kartoia eta Kerobia!

Kerobia taldeak disko berria du kalean: "Papera eta kartoia". Disko bikain honen aitzakia baliatu dugu taldekideekin tartetxo batez solasean aritzeko.
Papera eta Kartoia argitaratu berri duzue, trilogia baten bigarren zatia. Pozik emaitzarekin?
Bai, nahiz eta lan gogorra izan den. Gure buruarekin gero eta zorrotzagoak gara, baina gustura gaude.
Edukiontziak dira trilogiaren ardatza. Baina, zer topatuko dugu kartoi eta paper artean?
Kerobia. Trilogiaren ildoa mantentzen du, baina estilo berrituagoa du eta aurrekoa baino landuagoa da: ez dago materia organikoa gordinik, papera eta kartoia baizik. Eta hauek landuagoak dira, diskoa bezala. Xehetasun gehiago ditu eta leunagoa da.
Maketa bat eta lau disko sei urtetan. Oparitzeko adina sormena duzuela dirudi
Agenda eta betebeharrak zehaztu, eta plan zorrotzak ezartzen ditugu. Hori da gure lan egiteko modua. Ideia asko ditugu eta guztiak gauzatzeko gogoa ere bai, baina askotan denbora falta zaigu taldetik kanpo ere baditugulako zereginak
Iaz, SGAEren filosofia edukiontzira bota zenutenetik, autoekoitzitako bigarren lana duzue honakoa. Gustura aldaketarekin?
Bai, eta horrela jarraitzeko asmoa dugu. Salmentak eta jendeak emandako dirua ez dira izugarriak izan, baina jendeak begi onez ikusi du. Gure aldetik, berriz, urrats handia eman dugu helarazi nahi dugun mezuari dagokionez eta, baita, koherentzia mailan ere.
Diskoa salgai jarri bai, baina interneten ere eskegi duzue aurrekoekin batera, nahi duenak jaitsi dezan. Oso detaile polita izan da
Ez da detaile kontua, filosofia kontua baizik: musika ulertzeko modua, errealitatea ezagutzeko gogoa Doan eskuratu dezakezu, azkar eta kalitate onean, azalak eta guzti. Trukean diru eskaintza txiki bat egin dezakezu, nahi izanez gero. Ez dugu uste musika doakoa denik, baina orain arteko sistemak ez du balio. Eta, noski, aukera hori ematen dugun moduan, eskertuko genuke egin dugun apustuaz gogoeta egitea eta pentsatzea ea diruz lagundu behar ote zaigun.
Udari begira kontzertu asko dituzue lotuta?
Baditugu batzuk. Ez dakigu krisiagatik ala zergatik, baina badirudi kontua zailago dagoela. Hala ere, aterako dira eta, jakina, kerobia.com atarian iragarriko ditugu.