Kepa Junkera musikariaren inguruko dokumentala plazaratuko dute udazkenean

Kepa Junkera musikariaren inguruko dokumentala plazaratuko dute udazkenean Fermin Aioren filmak Junkeraren obra eta sortzeko grina erakutsiko ditu. Izen bereko liburua ere kaleratuko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kepa-junkera-musikariaren-inguruko-dokumentala-plazaratuko-dute-udazkenean/@@download/image/kepa junkera.jpg
2022/06/24

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Fermin Aioren filmak Junkeraren obra eta sortzeko grina erakutsiko ditu. Izen bereko liburua ere kaleratuko da.
Kepa Junkera musikariaren inguruko dokumentala plazaratuko dute udazkenean

Berpiztu izango du izenburua Fermin Aioren dokumentalak eta udazkenean estreinatuko da zinema-aretoetan. Kepa Junkera trikitilari ezagunaren memoria eta lana berreskuratuko dituzte ikus-entzunezkoaren bidez. Bilbotar musikariaren ibilbidea eten egin zen ezustean 2018an, iktusa zela medio. 

Junkerak izen bereko liburua ere ondu du, bere ibilbide osoa bilduko duena eta Junkerak sorkuntza kolektibo gisa ulertzen duena. Izan ere, berarekin kolaboratu izan duten artista guztiek bat egin dute proiektuarekin: poetak, idazleak, argazkilariak, margolariak, ilustratzaileak eta abar.

Berpiztu dokumentalak prozesu hori erakutsiko du hain justu: alde batetik, 40 urteko ibilbidean 30 disko eta 100 kolaborazio baino gehiago sortu dituen musikariaren obra eta, bestetik, osasun arazoen ondorioz ibilbidea eten eta gero, bizi izandako prozesua. Proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, "Kepak bizitzen jarraitzen du, sortzen, artearekin hunkitzen, musikarekin, poesiarekin, pinturarekin, argazkigintzarekin... Filmak musikariaren egungo errealitatea erakusten du, bere ondare aparta bizirik eusteko borrokan", proiektuaren arduradunek azaldu dutenez.
 
Musikariaren adiskideen lekukotasunak ere bildu dituzte: Ara Malikian, Santiago Auseron, Pablo Milanes, Pedro Guerra, Estrella Morente, Dulce Pontes, Joseba Tapia, Ibon Koteron, Motriku eta Sorgiñak taldea.