Keike, minari argiaz erantzun

Azken bi urteotan jo eta ke lanean ibili da Keike, eta lan horren emaitza da Oihuka diskoetxearekin kaleratutako bigarren diskoa, Beldurra, mina, argia
. Gitarra zorrotzen gainean eraikitako hamar kanta sartu dituzte diskoan, baina zorroztasun horrek ez du ezkutatzen Nerea Sanchez kantariaren ahots indartsua.
Nolakoa izan da bigarren disko hau sortzeko prozesua?
Lehenengoarekin alderatuta, disko hau gogorragoa eta gordinagoa dela esango nuke. Aurreko diskoan zati lasaiak eta gogorrak nahasten genituen abestietan, eta lan berrian, aldiz, kantak linealagoak dira. Abestiak sortzeko prozesua betikoa izan da, gitarra abiabuntutzat hartuz eraiki ditugu guztiak. Gero, lokalean, forma eman diegu abestiei denon artean, ondoren Nereak hitzak eta melodiak sar ditzan.
Beldurra, mina, argia... Zergatik izenburu hori?
Diskorako abestiak osatuz joan ahala, konturatu ginen hiru kontzeptu horiek ia abesti guztien hitzetan errepikatzen zirela. Hori da diskoaren izenburuaren arrazoi nagusia, beraz. Beldurra eta mina hor daude, gure bizitzan, kezkatzen gaituzten gai eta sentimenduen gainean, eta argia, aldiz, itxaropena da.
Gitarrak zorroztuta joan zarete estudiora. Hori al zen helburua?
Egia da bigarren disko hau ere gitarrero samarra atera zaigula. Mikel Santosekin grabatu dugu diskoa, eta bera da gure zuzeneko teknikaria; taldea ezagutzen duenez, hein handi batean, bere eskuetan utzi dugu soinuaren kontua. Nire aburuz, taldearen nortasuna eta izaera hobeto islatuta daude disko honetan.
Estudioan gauzak probatzeko aprobetxatu omen duzue
Lehen diskoa grabatu aurretik kontzertu asko eskaini genituen, eta, gainera, maketa moduko bat prestatu genuen diskoko hamar abestiekin. Aldiz, bigarren disko honetako abestiak zuzenean eskaini gabe genituen, eta maketarik ere ez genuen. Horregatik, grabazioa egin eta gero hartu dute abestiek nortasuna.
Jauko Barik-eko Itsaso Gutierrez donostiarra da orain Keikeko bigarren gitarra jotzailea. Zein ekarpen egin dio taldeari?
Axularrek taldea uztea erabaki ostean, Itsasori sartzeko gonbitea egin genion. Keike-ren kontzertuetan ezagutu genuen, lehen lerroan saltoka. Axularrek taldea utzi zuenerako, Jauko Barik taldea deseginda zegoen, eta aukera paregabea zen guztiontzat. Afinazio berri batera eta talde berri batera egokitu behar izan du bere burua, eta berak dioen bezala, baita ia hizkuntza berri batera ere, guk ondarrueraz hitz egiten baitugu .