Keep

Keep https://www.gaztezulo.eus/albisteak/keep/@@download/image/keep_1393932150.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android-iOS
149.zenbakia
Evernote, apunteak gordetzen dituen elefantea, ezagutzen duzue jada. Googlek, baina, zerbitzu bera eskaini nahi digu, eta horretarako, Keep aplikazioa sareratu du; Drive zerbitzuan dago integratuta. Web zerbitzuaz gain, Android eta iOS sistema eragileentzako ere eskuragarri dago. Hala ere, iOS aplikazioa ez da ofiziala, ez baitu Googlek garatu. Evernoterekin alderatuta, Keepek eskaintzen dituen aukerak ez dira asko: apunte sinple batzuk idatzi, argazkiren bat igo eta kitto. Baina, hortan datza abantaila, sinple eta azkarra da.