Kazetari bakarra Frantziako Le Course by Le Tour lasterketa irabazi duen emakumearen prentsaurrekoan

Kazetari bakarra Frantziako Le Course by Le Tour lasterketa irabazi duen emakumearen prentsaurrekoan Marianne Vos munduko txapelduna izan da 12 aldiz eta urrezko 2 domina olinpiko ditu. Zergatik ez da mediatikoa? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kazetari-bakarra-frantziako-le-course-by-le-tour-lasterketa-irabazi-duen-emakumearen-prentsaurrekoan/@@download/image/CoverVos.jpg
2019/07/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Marianne Vos munduko txapelduna izan da 12 aldiz eta urrezko 2 domina olinpiko ditu. Zergatik ez da mediatikoa?
Kazetari bakarra Frantziako Le Course by Le Tour lasterketa irabazi duen emakumearen prentsaurrekoan

Sareak astindu ditu Marianne Vos txirrindulariak, baina ez bere garaipenagatik, ondoren gertatutakoagatik baizik. Hain zuzen, Frantziako Tourrak egun bateko lasterketa berezia antolatzen du emakume txirrindularientzat, Le Course by Le Tour izenekoa. Vosek irabazi zuen, eta prentsaurrekoa antolatu zuten ondoren, irabazlearen adierazpenak jasotzeko. Aretora, baina, kazetari bakarra agertu zen, Peter Cossins.

Kazetariak Twitterren salatu zuen areto hutsa, honakoa idatziz: "Hau da La Course lasterketan Marianne Vos txirrindulariaren garaipena adierazteko prentsaurrekoaren irudia oraintxe. Ni, eta inguruan, aulki hutsak. Lotsagarria uneko kirolari handienetako bat horrela bazter uztea".

Vosek sekulako lasterketa egin zuen La Coursen; txirrindulari herberehetarrak 32 urte ditu, eta 12 aldiz izan da munduko txapelduna. Horrez gain, 2 donima olinpiko ditu. 

This was what Marianne Vos looked out at in her La Course press conference just now. Me and a lot of empty seats. Embarrassing that one of the sport’s greatest ever riders gets ignored like this #TDF2019 #LaCourse pic.twitter.com/gm6Sy6UM8f

— Peter Cossins (@petercossins) 2019(e)ko uztailaren 19(a)