Kazan

Kazan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Kazan
Hiri errusiar honetan dago Tenplu unibertsala deitzen duten eraikina. Hori da hori erlijo entsalada! Bertan uztartzen dira eliza ortodoxoa, mezkita, sinagoga, eliza katolikoa eta beste hainbat erlijioren egoitzak. 1992an hasi ziren tenplua eraikitzen, baina oraindik amaitu gabe dago. Nahastearen helburua sinbolikoa da, izan ere, alkoholismoaren eta droga zaletasunaren kontra lan egiten duen Ildar Khanov artista aktibista eta filantropoaren lana da. Eraikin erraldoiarekin "kultura eta egia" defendatu nahi ditu, aniztasuna ikur eta ezaugarri dituen Kazanen. Kultua praktikatzeko erabiltzen den arren, gehienbat turistek bisitatzen dute.