Katuek euren bizi itxaropena bikoiztu lezakete txerto bati esker

Katuek euren bizi itxaropena bikoiztu lezakete txerto bati esker Zientzialari japoniar batek sortutako txerto bati esker, katuak 30 urtera arte bizi omen litezke, euren bizi-itxaropena bikoiztuz. Diotenez 2025. urterako merkaturatu liteke txertoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/katuek-euren-bizi-itxaropena-bikoiztu-lezakete-txerto-bati-esker/@@download/image/pexels-alex-andrews-271121-821736.jpg
2024/06/11
Zientzialari japoniar batek sortutako txerto bati esker, katuak 30 urtera arte bizi omen litezke, euren bizi-itxaropena bikoiztuz. Diotenez 2025. urterako merkaturatu liteke txertoa.
Katuek euren bizi itxaropena bikoiztu lezakete txerto bati esker

Toru Miyazaki Tokioko Unibertsitateko immunologia ikertzailea eta irakasle ohia da, eta aurkikuntza iraultzaile bat egin zuen 1999an. Giltzurrunetako gaitzarentzat tratamendu posible bat asmatu zuen. Orain, katuen bizitza bikoiztuko duen txerto bat garatzeko pausoak ematen ari da. Miyazakik, animalia askoren odolean presente dagoen AIM proteina aurkitu du. AIM-ek giltzurrunak babestea du helburu, hildako zelulak ezabatuz nahiz eta katuengan ez den horren ahaltsua. Bada, proteina honen ahalmena biderkatu egin nahi du txertoaren bidez, katuen bizi-itxaropena bikoizteko helburuz.

Izan ere, ohikoa izaten da katuen kasuan, bost urtetik aurrera giltzurrunetako gaitzak garatzea eta 15 urte inguru dituztenean hiltzea. Hain da horrela, katuen heriotza kausa nagusia giltzurrunetako gaitza dela, —kasuen %30a—, ez baitako tratamendu eraginkorrik.

Miyazakik behatu du AIM proteinaren osaketa ezberdina dela katuengan eta gizakiongan. AIMak txakur eta arratoietan ondo funtzionatzen du. Katuetan, ordea, proteina berezi honek ez du gaixotasunari aurre egiteko nahikoa ahalmen.

2017an, Miyazakik L’Aimia erakundea sortu zuen AIM proteina katuen tratamendurako erabiltzeko asmoz. Sortu duen txertoak, katuei AIM proteina mailak hazten lagunduko die, giltzurruneko gaixotasunak garatzea ekidinez eta gaixo dauden katuak hobetuz.

Txerto honen entsegu klinikoak martxan daude jada, baina argi utzi behar da AIM
txertoa terapia dela, ez botika. Txerto honek, katuek giltzurruneko gaixotasunak garatzeko aukerak murrizten ditu eta honek, euren bizi-itxaropena luzatu lezake.