Kattalin Miner, Tene Mujika saridun

Kattalin Miner, Tene Mujika saridun Transexualitatea landuko du idazle eta kazetariak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kattalin-miner-tene-mujika-saridun/@@download/image/150919kattalinminer.jpg
2018/01/23
albiste-laburra
Transexualitatea landuko du idazle eta kazetariak.
Kattalin Miner, Tene Mujika saridun

Amaia-Aimar Elosegi gazte transexualaren inguruko bizipenen inguruko proiektua aurkeztu du Kattalin Minerrek Tene Mujika sarietarako, eta bere lana hautatua izan da. Elosegik bere buruaz beste egin zuen 2007an, eta Minerrek, hamar urte geroago, horren inguruko hainbat hausnarketa plazaratuko ditu.

 

Elkar argitaletxeak eta Debako Udalak antolatzen dute beka hori. Minerek, Elosegiren kasua oinarritzat hartuz, gogoeta egingo du transfeminismoari buruzko ikuspegiaz Euskal Herrian. Memoriaren, suizidioaren eta transexualitatearen inguruko proiektua da, eta urtebeteko epea izango du lana gauzatzeko.