Katixa Agirrek 'Zinema festa bat da' liburua kaleratu du

Katixa Agirrek 'Zinema festa bat da' liburua kaleratu du Agirreren liburuan, Donostia saria jaso eta hilda dauden hainbat zinema izarrek Zinemaldiaren 70.urteurreneko festan topo egingo dute, Miramar jauregian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/katixa-agirrek-zinema-festa-bat-da-liburua-kaleratu-du/@@download/image/libro-zinema-festa-bat-da-1024x757.jpg
2022/11/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Agirreren liburuan, Donostia saria jaso eta hilda dauden hainbat zinema izarrek Zinemaldiaren 70.urteurreneko festan topo egingo dute, Miramar jauregian.
Katixa Agirrek 'Zinema festa bat da' liburua kaleratu du

Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak euskaraz argitaratu dute, Donostiako Zinemaldiaren laguntzarekin, Katixa Agirreren Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean liburua. Nosferatu Bildumaren X. zenbakia da hau, eta liburuaren azala eta kontrazala Irantzu Piquerok egin ditu.

Liburuaren abiapuntua Miramar jauregian Zinemaldiaren 70.urteurrena ospatzeko egingo den festa berezia da. Bertan elkartuko diren gonbidatuek bi ezaugarri dituzte komunean: Donostia Saria jaso izana eta hilda egotea. Agirrek azaldu duenez, festan “Lauren Bacall inoiz baino eleganteagoa agertuko da, Gregory Peckek lanak izango ditu egoera ulertzen, Max von Sydow dantza egitera etorri da, Agnes Varda dokumental bat egiten saiatuko da eta, nola ez, Bette Davisek anfitrioi lanak hartuko ditu bere gain”. Gaua "sorpresez, ika-mikez, mozkorraldiz eta oroitzapenez" beteko kontatu du Agirrek. “Azkenean denak ados jarriko dira: zinema festa bat da, eta ospatu beharra dago”, nabarmendu du.