Katalana eta Badajoz

Euskara gaizki ikusia dela Espainiako hainbat sektoretan gauza jakina da. Dena den, ez da herrialde horretan gaizki ikusitako hizkuntza bakarra; katalanak ere etsaiak ditu. Kataluniako epaitegi batek katalanez idatzitako eskari bat bidali zuen behin Badajozeko epaitegi batera, eta azken horrek eskaria bueltatzea erabaki zuen, "oso hizkuntza arraroan" idatzita zegoelako. Badajozeko epaitegiak eskaria gaztelaniaz "gure nazioaren hizkuntza ofizial komunean" idaztea eskatu zuen, eta "ortografia akatsik gabe". Hona hemen epaitegi horretako erantzunaren beste pasarte bat: "Gaztelaniaz idatzi dira Literatura Unibertsaleko lan onenak, eta mundu erdia zibilizatu zen gaztelaniarekin (
) Dena dela, Espainiako lurralde hauetako biztanle gehienak elebidunak dira, portugesez hitz egiten baitute, Literatura Unibertsaleko lan handiak idatzi diren beste hizkuntza klasikoa baita portugesa".