Kartografia digitala, negozioa baino gehiago

Mapek izugarrizko garrantzia izan dute historian. Gizakiak, arrazoi praktikoengatik, betidanik, izan du hurbileko eta ez hain hurbileko ingurune geografikoa ezagutzeko nahiz erregistratzeko beharra. Historiaurreko oinarrizko mapekin hasi, Mercatorren proiekziotik Petersenera igaro, eta GPS edo Google Maps bezalako aplikazioetara iritsi arte, ibilbidea luzea izan da; beti ere, interes estrategikoei, politikoei, sozialei, militarrei edo komertzialei, jarraiki.
Gaur egun ere kartografiak sekulako pisua du merkatuan. Berriki, Google erraldoiak iragarri du doako nabigazio sistema kaleratuko duela, sakeleko telefonoentzat garatutako Android sistema eragilearekin. AEBetan dagoeneko frogarako bertsioa erabil daiteke, eta aurki mundu osoan zabalduko dutela dirudi.
Google Maps Navigation sistemaren iragarpen hutsak GPS bidezko nabigatzaileen sektoreari gogor eragin dio. Garmin eta TomTom bezalako enpresen akzioak nabarmen jaitsi dira burtsan. Merkatua ez ezik, GPSen funtzionatzeko modua ere eraldatzera dator Googleren produktua.
Sakeleko telefonoentzako diseinatutako produktuak Interneteko konexioa behar du lan egiteko (WIFI edo 3G), datu geografikoak saretik eskuratuko baititu zuzenean. Alegia, mapak eta mapek dakarten informazioa Interneten egongo dira ("lainoetan", orain hain modan dagoen esamoldea erabiliz). Orain arte, GPS bidezko nabigatzaileek datu guztiak gailuan gordetzen zituzten, eta horiek eskuratzeko ordaintzea beharrezkoa zen. Googleren produktuarekin, Interneterako konexioagatik ordaindu beharko dugu soilik. Baina estaldurarik ez badago, ezin izango da erabili.
Informazio geografikoa jabego eskubideen menpe dago egun. TomTomek edo Googlek erabiltzen dituzten mapen jabeek garesti saltzen dituzte datuak. Googlek beti izan du negozioetarako sena berezia, eta eredu berriak erabili ditu aberasteko. Oraingoan ere halaxe egin du, errentagarritasuna ez baitu bilatu datu geografikoen salmentan, debalde eskaintzen duen zerbitzuaren sozializazioak eragingo dizkion zeharkako irabazietan baizik.
Etorkizunera begirako apustua bada ere, diruaren menpeko datu geografikoek badute alternatiba bat: Open Street Map (Openstreetmap.org). Wikipediaren antzera, zerbitzu honetan, erabiltzaileek osatzen dituzte mapak auzolanean. Mundu osoko mapa askea sortzea du helburu, eta bertako datuak gero eta zehatzagoak dira. Etorkizunean baliteke datu hauen gainean lan egingo duten nabigaziorako aplikazio guztiz libreak sortzea. Euskal Herrian lantalde dinamikoa ari da lanean OSM sortzen, eta Euskalmapa.com blogean argitaratzen du informazioa.
www.jamendo.com musika librea banatzeko webgune ezaguna da. Bertan, lizentzia libreak dituzten abestiak aurki daitezke. Orotara 24.000 album baino gehiago daude bertan eskuragarri, debalde. Abesti gehienak Creative Commons lizentziekin banatzen dituzte, eta horietako batzuk libreki erabil daitezke, baita helburu komertzialarekin ere.

www.sustatu.com euskarazko blog komunitarioak sail berriak sortu ditu azken hilabeteotan. Weno, Tira, Faborez! izenekoa da horietako bat, eta bertan bitxikeria ugari argitaratzen dituzte; bideo barregarriak edo albiste harrigarriak, esaterako. Ingelesezko WTF akronimoaren itzulpen librearen ondorio da sail berri honen izena: What The Fuck!.
www.mobiledefense.com galdutako sakeleko telefonoak berreskuratzeko webgunea da. Android plataformaren gainean egiten du lan. Aplikazioa geure terminalean instalatuz gero, galdutako sakeleko telefonoa mapan kokatzeko gaitasuna du, GPSa eta Internet konexioa baliatuz. Nahikoa da horretarako zerbitzuaren webgunera sartu eta geure datuekin saioa hastea.

INFORMAZIO BILA

KATXONDOENA

HARRITU GAITU