Karmona: "Asko gustatzen zaizkit sagardotegiak"

Antonio Karmona Alaveseseko kapitaina dugu. Bermeotarra berdegunean bezain bizkorra da galderak erantzuten. Hona hemen berarekin izandako solasalditxoa.
Azken hilabeteotan zertxobait behera egin duzue. Gasolinarik gabe geratu al da Alaves?
Aizu, Lehen Mailan bost taldek baino ez dute guk baino aurrekontu txikiagoa! Lehen postuak urrun samar dauden arren, denboraldi ona egiten ari gara. Finean, gure helburua, mailari eustea, lortua dugu dagoeneko.
Betiseko jokalariek Halloween-en egundoko parranda egin eta taldea goiko postuetan dabil. Antzeko zerbait beharko al luke Alavesek?
Guk "parrandak" ostiralero, eguerdian, egiten ditugu. Taldekide guztiok elkartu eta patata tortilla jaten dugu. Hamaiketako horrek esanahi berezia du guretzat.
Sagardotegietara joatea ere oso gustukoa omen duzu
Bai, egia da. Eibarren nengoela, Periko Alonsorekin sagardotegietara joaten hasi nintzen. Orduz geroztik, urtero elkartzen naiz Donostiako lagunekin Astigarragako sagardotegi batean.
Bartzelonako jokalariek beste mota bateko parrandak nahiago omen dituzte: hotelean eta bestelako lagunekin
Kar, kar, kar! Futbolari gehienak gazteak dira eta normala da jaigiroa gustuko izatea. Niretzat jairik onena Bermeon paseoan ibiltzea da.
Bermeon jaioa, itsasoarekin lotutako ikasketak eginda Nolatan ez zaude Urdaibai traineruan?
Gaztetan arraun egitea proposatu zidaten, baina nik futbola aukeratu nuen. Arrauna izugarrizko kirola da. Ni amore ematen ez duten horietakoa naiz eta beraz, traineru batean lan txukuna egingo nukeela uste dut.
AEKren iragarkian parte hartu zenuen. Ez al zara Garzonen beldur?
Ezta gutxiagorik ere! Harro nago gure herriko hizkuntzaren aldeko ekimen batean parte hartu izanaz.
Euskaraz egiten al duzu?
Taldean aukera gutxi dago. Nik dakidan euskara kalean ikasitakoa da, eta orain etxekoei esker, hobetzen ari naiz. Lau urteko alaba berbalapiko hutsa da, eta euskara baino ez daki.
"Geu gara onenak" zioen UEFAko finalean zeneraman elastikoak. Euskal Herriko selekzioa onena izango al litzateke nazioarteko lehiaketetan?
Batek daki. Hala ere, zenbait euskal jokalari Espainiako selekzioan ari dira. Argi dago, beraz, selekzio txukuna egin litekeela.
Clementek esana: "nahiago ditut atzelari gaiztoak tontoak baino". Gaiztoa al da Karmona?
Gaiztoa baino gogorra naiz. Ez dut hainbeste falta egiten.
Ba al dakizu Alavesen himnoa?
Bai, baina alaveszaleren baten laguntza beharko nuke. Bestela, gal naiteke eta!