Karioka festak

Karioka festak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/karioka-festak/@@download/image/20125315679Rio_De_Janeiro.jpg
2012/12/13
berria
Karioka festak
Rio de Janeiron festa bortitzak jarri dira modan azken aldian. Funk karioka izena dute, eta hitzak berak dioen bezala, gerri mugimendu sexual eta ausartak oinarri dituen funk dantza da jaiaren protagonista nagusia. Rap doinuak eta errima lotsagabeak nagusitzen dira hiriko faveletan, karioka behartsuenen ihesbide baitira, eta gaueko ordu txikitan amaitzen dira. Baina Baketze Polizia Unitateak izenekoak heldu zaizkie txiringitoa ixtera, hiriko delinkuentziarekin amaitzeko betebeharra aitzakia harturik. Haien hitzetan, narkotrafikatzaileek halako lekuak baliatzen baitituzte negozioetarako.