Karibe kantauri kantari

Kumbia, merengea, sona, mojitoak eta hondartza gustatzen bazaizkizu, entzunaldi tropikal hau zuretzako da. Kuba eta Euskal Herria topatuta, "topatuta sega ta matxetea, tapata tupatuta ditu taupadak" diote abesti batean, eta "zeruan izarra dago itsaso aldetik" beste batean. Kubatarrez eta euskaraz abesten duten lagun hauek Buen rollito bikaina eskaintzen digute. Diskoak, gainera, bideoklip bat dakar Musikazuzenean jaialdi akustikoan eginiko emanaldiko irudiekin. Instrumentu akustikoak nagusi dira, baita kubatar tres-a (hiru sokako gitarra bat) eta xotixa ere.