“Kaos”

“Kaos” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaos/@@download/image/16p11-6.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: B. Malone
Etsaiak
16.zenbakia
“Kaos”
Nolako enborra, halako ezpala. Lehendik ere ederki ezagutzen genuen Etsaiak-ekoen zura gogorra, eta ezpal berririk aurkitzerik ez genuen espero “Kaos” disko berri honetan. Etsaiek-ekoek beren betiko formulari eusten diote, taldearen nortasun ezugarriak ez direla ezertan aldatu erakutsiaz: gitarra gogorrak, Auo-ren betiko ahotsa, doinu azkarrak, erritmo aldaketak… Kontua da, ordea, guzti hori ongi egiten dutela, urte asko daramatzan talde batek egin dezakeen gauzarik onena eginaz: betikoa eginaz zaleak ez aspertzea.