Kanye West-en eskola: bakarrik sushia jaten da, ez dago aulkirik eta ikasle guztiak beltzez janzten dira

Kanye West-en eskola: bakarrik sushia jaten da, ez dago aulkirik eta ikasle guztiak beltzez janzten dira Donda Academy Kanye West raperoak sortutako eskola kristaua da, eta beste behin, ez da polemikatik urruti ibili. Bertan irakasle izandako bi emakume afroamerikarrek arrazagatiko bazterkeriagatik salatu dute eskola. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanye-west-en-eskola-bakarrik-sushia-jaten-da-ez-dago-aulkirik-eta-ikasle-guztiak-beltzez-janzten-dira/@@download/image/Captura de pantalla 2024-04-17 a las 8.32.40.png
2024/04/19
Donda Academy Kanye West raperoak sortutako eskola kristaua da, eta beste behin, ez da polemikatik urruti ibili. Bertan irakasle izandako bi emakume afroamerikarrek arrazagatiko bazterkeriagatik salatu dute eskola.
Kanye West-en eskola: bakarrik sushia jaten da, ez dago aulkirik eta ikasle guztiak beltzez janzten dira

West auzitara eraman dutenak Cecilia Hailey eta Chekarey Byers dira, eta ziurtatzen dute martxoan kanporatuak izan zirela eskolak estatuko osasun, hezkuntza eta segurtasun araudiak ez zituela  betetzen adierazi zutelako.

Hailey, 2022ko azaroan hasi zen bertan lanean, eta Byers, pasa den urtarrilean. Donda Academy-ko irakasle afroamerikar bakarrak ziren, nahiz eta eskolaren jabea den Kanye West bera afroamerikarra izan.

Bi irakasle hauek adierazi dutenez, hitzartutakoa baino soldata baxuagoa jasotzen zuten. Emakumeen esanetan, gainera, eskolan jazarpena eta eraso fisikoak gertatzen dira ikasleen artean, baina baita irakasleen aurka ere, egoerea hauetarako protokolorik ez dagoelako.

Esan dutenez, eskolak ez du garbiketa zerbitzurik, ez eta erizainik, eta biltegiratuta dituzten botikek iraungitze data gainditua omen dute. Gainera, diotenez, eskolan onartua dagoen elikagai bakarra sushia omen da eta koloreztatzeko koadernoak eta hitz gurutzatuak debekatuak daude.

Gainera, ikasgelek ez dute aulkirik. Ikasleak kuxinetan esertzen dira eta irakasleek zutik egon behar dute. Hau gutxi ez eta, ikasleek, goitik behera, beltzez jantzi behar dute eta ezin dituzte Nike edo Adidas markak erabili.

Demanda honek raperoa polemika berri batean murgildu du, azken hilabeteetan iruzkin arrazista eta antisemitak egin ostean. Iruzkin hauengatik artistak marka batzuekin zituen kontratuak galdu ditu, eta dirutza ugari ere galdu du bidean.