'Kanterri' ikastaroa egingo dute bigarren aldiz

'Kanterri' ikastaroa egingo dute bigarren aldiz Uztailaren 10ean eta 11n izango dira saioak, Verde Prato, Joseba Sarrionandia eta Maiter Larbururekin, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanterri-ikastaroa-egingo-dute-bigarren-aldiz/@@download/image/maite.jpeg
2023/05/31
Uztailaren 10ean eta 11n izango dira saioak, Verde Prato, Joseba Sarrionandia eta Maiter Larbururekin, besteak beste.
'Kanterri' ikastaroa egingo dute bigarren aldiz

Euskal kantagintzari buruzko Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria ikastaroa antolatu dute bigarrenez Kantagiltza elkarteak eta Ahotseneak elkarlanean, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Euskarazko kantagintza aztertu, ikertu, hausnartu eta sustatzea du helburu uztailaren 10ean eta 11n gauzatuko den ekimenak.

Musikari eta idazleak izango dira hizlari ikastaroan: Ana Arsuaga edo Verde Prato, Jokin Azpiazu, Jon Urzelai, Joseba Sarrionandia, Maite Larburu eta Marie Hirigoyen.

Kanterri ikastarorako izen-ematea zabalik dago ekainaren 24ra arte. Ikastaroari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, kantagiltza@gmail.com helbidera idatz daiteke.