Kanpaiak protestarako

Kanpaiak protestarako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanpaiak-protestarako/@@download/image/20091247145bukarest.jpg
2012/12/13
berria
Kanpaiak protestarako
Bukaresten, Errumaniako hiriburuan, ohi baino ozenago hitz egin behar izan dute biztanleek. San Jose Katedralaren parean etxe orratz erraldoia eraikitzen ari dira, eta hiri osoko hamalau elizek, protesta moduan, egunero goizeko hamarretatik iluntzeko zortzietara kanpaiak gelditu gabe joko zituztela iragarri zuten. Esan eta egin. Bi egunetan polizia joan zaie kanpai hotsak gelditzera, baina hirugarrenean etxe orratzaren eraikuntza geldiarazi zuten. Eskertuko zuten herritarren belarriek, eztarriek eta osasun mentalak.