Kannabisak minbiziaren zelulak hil ditzake

Kannabisak duen osagai ez psikoaktibo batean aurkitzen da irtenbidea dirudienez. Osagai honek mina arintzen, loa hobetzen, adikzioa gainditzen eta muturreko epilepsia kontrolatzen lagundu lezake. Horrez gain, jangura sortzen du berriz ere eta botagurak kontrolatzen laguntzen du. Onura guzti hauek ikusirik ez da harritzeko minbiziaren tratamenduetan erabiltzearen ideia sortu izana. Gainera, azken ikerketek diotenez minbiziaren zelulak hiltzeko ere gai da kannabisaren osagai zehatz hau.
Estatu Batuetako Minbiziaren Institutu Nazionalaren arabera kannabidoideak erabilgarriak suertatu litezke minbiziaren albo ondorioentzat eta baita honen tratamenduan ere. Burutu diren ikerketek frogatu dute kannabinoideek minbiziaren zelulak hil ditzakeela, osasuntsu daudenak babesten dituzten bitartean. Horrela, tumorearen hazkundea gelditu dezakete, zelulen hiltzea eten eta tumorea hazteko behar den odol fluxuak blokeatu.
Egun, kannabisetik eratorritako osagai hau inoiz baino gehiago erabiltzen da. Estatubatuarren erdiak gainera, jada aukera du marihuana eskuratzeko sendagarri bezala eta baita dibertimendurako ere, nahiz eta oraindik tabua existitzen den.