Kanarietako musker erraldoia

Kanarietako musker erraldoia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanarietako-musker-erraldoia/@@download/image/21p22-1.jpg
2012/12/13
berria
Gallotia simonyi machadoi. Horixe da Kanarietako Hierro irlako musker erraldoiaren izen zientifikoa. Zientzilariek narrasti hau 1940. urtean galdua zela uste zuten. Hala eta guztiz ere, 70ko hamarkadan bi ale topatu zituzten iristen zaila zen toki batean. Babes proiektuei esker, muskerraren egoerak hobera egin du eta gaur egun 1.000 ale inguru bizi dira. Horrez gain, 458 bat jaio dira gatibutzan. Musker hauek 25 bat urtez bizi dira, eta emeek ezaugarri bitxi bat dute: zenbaitek hilabete edo urte batzuez arren hazia metatu dezakete gorputzean.