Kanadan bizitzeko 1.000 bisa; hautagai egokia ote zara?

Kanadan bizitzeko 1.000 bisa; hautagai egokia ote zara? Working Holiday Visarekin urtebetez ikasi edo lan egin dezakezu herrialdean; baldintzak? 18-35 urte bitarte izatea, patrikan diru apur bat izatea eta osasun segurua. Egin maletak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanadan-bizitzeko-1-000-bisa-hautagai-egokia-ote-zara/@@download/image/canada-1.jpg
2018/12/10
berria
Working Holiday Visarekin urtebetez ikasi edo lan egin dezakezu herrialdean; baldintzak? 18-35 urte bitarte izatea, patrikan diru apur bat izatea eta osasun segurua. Egin maletak!
Kanadan bizitzeko 1.000 bisa; hautagai egokia ote zara?

Kanada da munduko herrialde onenetako bat bizitzeko, arrazoi askorengatik; lana dago, bizi kalitate maila altua dute eta tolerantzia zein segurtasun maila altuak dituzte, besteak beste. Gainera, sekulako paisaia ikusgarriak dituzte. Zer gehiago eskatu daiteke?

Orain, herrialdean urtebete igarotzeko aukera duzu. Nola? Working Holiday Visa-ri esker. 1.000 bisa eskainiko dituzte bertan urtebetez ikasi edo lan egiteko. Baldintzak? Hiru besterik ez! 18-35 urte bitarte izatea, bankuan 1.700 euro izatea lehen gastuetarako eta osasun segurua izatea. Hiru baldintzak betetzen badituzu, bisetako bat zurea izan daiteke!

Interesatzen zaizu? Orduan, egin klik hemen