Kanadak droga psikodelikoak osasun mentala tratatzeko erabiltzea onartu du

Kanadak droga psikodelikoak osasun mentala tratatzeko erabiltzea onartu du Agintari iparramerikarrek LSD, MDMA eta psilozibina sustantzien erabilera onartu dute egoera kritikoan dauden pazienteak artatzeko. Halaber, hainbat erakunde zientifikok, tratamenduetan, hauen eraginkortasuna baieztatu dute, batez ere trauma ondoren estresaren eta depresio zorrotzaren diagnostikoetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanadak-droga-psikodelikoak-osasun-mentalak-tratatzeko-erabiltzea-onartu-du/@@download/image/Captura de pantalla 2022-01-27 a las 7.59.22.png
2022/01/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Agintari iparramerikarrek LSD, MDMA eta psilozibina sustantzien erabilera onartu dute egoera kritikoan dauden pazienteak artatzeko. Halaber, hainbat erakunde zientifikok, tratamenduetan, hauen eraginkortasuna baieztatu dute, batez ere trauma ondoren estresaren eta depresio zorrotzaren diagnostikoetan.
Kanadak droga psikodelikoak osasun mentala tratatzeko erabiltzea onartu du

Oraindik, zientzia komunitatean eztabaida ugari daude erabakitzeko ea osasun mentaleko pazienteekin dorga psikodelikoak erabiltzea onuragarria ote den. Dudak duda, Kanadak hauen erabileraren aldeko ekintza burutu du. 

Berriki, herrialdeko Osasun Ministerio Federalak momentuko arautegia aldatu du, beste batzuen artean, LSD, MDMA eta psilozibina bezalako sustantziak onartzeko. Medikuek, droga hauek kasu larrietan edo potentzialki hilkorretan aplikatuko lituzkete, beti ere, ohiko tratamenduek funtzionatu ez dutenean, ez direnean egokiak edo eskuragarri ez daudenean. 

Agintariek adierazi dutenez ebidentzia zientifikoak onura terapeutikoak babesten ditu. Araudia aldatzearekin batera droga hauen erabilera justifikatzeko aurkeztu beharreko baldintzak eta eman beharreko pausoak ere zehaztu dira. Hainbat ikerketa eta txosten akademikok begi onez ikusten dute drogra psikodelikoak medikuntzan erabiltzea. Londreseko Imperial College-ek dioenez, psilozibinarekin lagundutako psikoterapiek depresio zorrotzeko pertsonetan eragin positibo gehiago dituzte antidrepesiboak hartzen dituztenekin alderatuta. Aldi berean, Nature Medicine-eko zientzialari talde batek baieztatu du MDMA, trauma osteko estresaren tratamenduan eraginkorra dela, 

Torontoko osasun saretik (Field Trip deitutakoa) komunikatu bat partekatu dute erabakiaren inguruan. Bertan diote "aurrerapen pozgarria" dela, baina aldaketa hauek oraindik ez dutela medikuntza orokorrera sarbiderik, ministerioko dokumentu ofizialak dituen murrizketak direla eta.