Kamiseta salatzaileak

Kamiseta salatzaileak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
albiste-laburra
Kamiseta salatzaileak
Nori okurritzen zaio droga gordetzen duen poltsa handi bat eskuan eraman eta droga daukala esaten duen kamiseta janztea? Bada, Floridako (AEB) gizon bati. 50 urteko John Balmerrek poliziaren arreta deitu zuen hurrengo mezua idatzita zuen kamiseta jantzita: "Nork behar ditu drogak? Ez, serio, droga daukat". Bere atzetik joan eta denda bateko ordaintzeko ilaran atzeko gizonarekin substantzia debekatuak trukatzen ikusi zutenean atxilotu zuten.