Kameradun betaurrekoak

Kameradun betaurrekoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kameradun-betaurrekoak/@@download/image/2011564742naicalnu_betaurrekoak.jpg
2012/12/13
berria
Kameradun betaurrekoak
Hawkeye betaurrekoak aproposak dira euren balentriak grabatu nahi dituzten kirolarientzat. 4GBko memoria dute, eta musika mp3 formatuan erreproduzitu eta entzun daiteke dakartzaten kaskoei esker.  NU & Naical etxeak merkaturatutako betaurreko hauekin, bi orduko bideoak graba daitezke eta 640x480 pixeleko argazkiak egin ere bai. Horretaz gain, eguzkitako betaurreko on guztien ezaugarriak ere biltzen dituzte. Mendian gora, hirian barrena korrika edo hegazkin batetik salto eginda ikusitakoa eta bizitakoa betikotu nahi dutenentzat.