Kaliforniako dendek jostailu neutroen sail bat eduki beharko dute 2024tik aurrera

Urtetan ikusi dugu jostailuak generoaren arabera sailkatzen direla dendetan: panpinak neskentzat, autoak mutilentzat. Banaketa hau iragana bihurtu nahi du Kaliforniak.
Honela, Estatu Batuetako estatu hau lehena izan da honelako lege bat onartzen. 2024. urtetik aurrera jostailu dendek genero neutroko sail bat eduki beharko dute. Hori bai, lege honek ez du debekatzen denda hauetan neskentzako eta mutikoentzako sailak ere edukitzea, besterik gabe beste sail bat gehitzea exijitzen zaie.
Evan Low, kongresista demokrata izan da lege honen sortzailea eta munduan jazotzen ari diren aldaketa sozial hauekin oso konprometitua dago. "Ez litzateke estigmarik sentitu behar "nesken jostailuekin" mutiko bat jolasten ikusteagatik edo alderantziz". Legearekin betetzen ez duten negozioek 250 dolarreko isuna izango dute eta berriz ere legea hausten badute, 500 dolarrekoa.
Hau ez da, ordea, jostailuen munduan emango den aldaketa bakarra. Lego erakundeak iragarri du genero estereotipoak bere produktuetatik ezabatzeko lanean jarriko dela. Erabaki hau, mundu mailan erakundeak egindako galdetegi baten ondoren iritsi da. Erantzunetan mutikoen %71k adierazi zuten ridikuluan geratzeko beldurra sentitzen zutela "nesken jostailuekin" jolasteagatik.