Kalerki Zarautzen uztailaren 7tik 9ra

Kalerki Zarautzen uztailaren 7tik 9ra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kalerki-zarautzen-uztailaren-7tik-9ra/@@download/image/2011755997kalerki6.jpg
2012/12/13
berria
Kalerki Zarautzen uztailaren 7tik 9ra
Herriko Alproja taldeak antolaturiko kaleko antzerki topaketetan hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Urtero antzezlan bat prestatzen du Alproja taldeak, eta urtero pare bat emanaldi egiten dituzte, Kalerkin eta Euskal Jaitetan. Herriko taldea da Alproja; herriko norbaitek idazten du gidoia, herriko norbaitek prestatzen eszenografia, herritarrak dira aktoreak ere… Taldean dozenaka lagun biltzen dira urtero, gehienak amateurrak eta asko urtetik urtera berriak, eta edonoren parte hartzeari irekita agertzen dira beti. Horrela egin dituzte hogeita hamar urtetik gora.

Kaleko antzerki topaketa ere antolatzen dute azken urteotan. XVIII. edizioa da aurtengoa. Uda giroak jendea kalera, malekoira, plazetara patxada ederrean egotera edo paseatzera ateratzen duenez, antzerkiarekin ere beste hainbeste egitea da helburua; doako emanaldiak kalean gozatzeko aukera ematea. Honela, Italia, Espainia, Argentina nahiz Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako hamar talde gonbidatu dituzte aurten. Antzezlan bana eskainiko dute datorren ostegunetik larunbatera bitarte.


Egitaraua


Osteguna, 2011eko uztailaren 7a

MANO A MANO. Valeria
23:00  (Parrokiako atarian)

BAKHARA. Alproja Taldea
20:00  (Lege Zaharren Enparantza eta kaleetan)

"LIBERTIA" . Hortzmuga taldea
18:30  (Lege Zaharren enparantzan)


Ostirala, 2011eko uztailaren 8a

WOLVES. Deabru Beltzak taldea
24:00  (Malekoia - Munoa)

JIRA & BIRA. Trapu Zaharra taldea
20:00  (Lege Zaharrren enparantza)

BLUE BIRD. Anita Maravillas konpainia
19:00  (Torre Luzea parkea)


Larunbata, 2011eko uztailaren 9a

CABALLOS DE MENORCA Tutatis Teatro
19:00  (Malekoia)

PANXUTS. Laitrum taldea
21:00  (Kaleetan)

CHARABIA. El Negro y el Flaco
20:00  (Torre Luzea parkea)

ALTERAZIO MAGNETIKOA. Makeliñe taldea
24:00  (Munoa)