Kalean pixa eginez gero, kartzelara

Kalean pixa eginez gero, kartzelara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kalean-pixa-eginez-gero-kartzelara/@@download/image/2010352669Rio_de_Janeiro.jpg
2012/12/13
berria
Kalean pixa eginez gero, kartzelara
Rio de Janeiron izaten dira inauteri ikusgarrienetan ikusgarrienak. Brasilgo hirian serio hartzen dute jaia eta sambodromoa jendez mukuru izaten da entseguetan ere. Aurtengo inauterietan, hiriko agintariek kate motzean lotu nahi izan dituzte kalean txiza egiten dutenak. Poliziak atzemanez gero, isuna eta kartzela zigorra. 4.000 komun jarri dituzte, herritarrek eta bisitariek kalean pixa ez egiteko. Batez ere Blocos de Rua delakoekin kezkatuta ibili dira poliziak. Hemengo txarangen antzekoak dira Blocos de Rua, eta milaka lagun joaten dira haiei segika. Hain kezkatuta ibili dira poliziak, ezen talde horietan sartu baitira kaleko jantzita.