Kalamua Coca-Colan?

Kalamua Coca-Colan? Freskagarrien enpresak interesa adierazi du kanabisaren efektu terapeutikoak bere edarira txertatzeko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kalamua-coca-colan/@@download/image/Coca-Cola-eyes-up-the-cannabis-market--640x427.jpg
2018/09/19
berria
Freskagarrien enpresak interesa adierazi du kanabisaren efektu terapeutikoak bere edarira txertatzeko!
Kalamua Coca-Colan?

Azukrearen aurkako kanpaina gogorrak hasi dira eragina izaten, eta piztu dira freskagarri konpainien alarmak. Coca-Colaren Zero eta Light produktuek ere ez dute garai bateko kontsumo masibo bera eragiten; salmentak behera doaz, eta enpresa mantentzeko bide berrien bila dabil. Hala, kalamuan interesa adierazi du Coca-Colak; azukrea alboratu, eta horren ordez edari lasaigarri bat kaleratzea planteatzen ari dira.

Kanadako Aurora Cannabis enpresarekin hitz egiten hasi da enpresa; dirudienez, cannabidiol izeneko sustantziarekin egingo dute lan. Sustantzia hori ez da psikoaktiboa, eta beraz, ez du adikziorik sortzen; hori bai, efektu lasaigarriak ditu. Sustantzia legala da hainbat herrialdetan, gurea barne, eta minak lasaitzeko erabiltzen da. Adituen esanetan beraz, edari osasungarria litzateke, minak baretzeko ezin hobea. Zer iruditzen zaizue?