Animali larrua ordezkatzeko kaki frutekin sortutako lehen ehun beganoa sortu dute

Animali larrua ordezkatzeko kaki frutekin sortutako lehen ehun beganoa sortu dute Bere osotasunean produktu naturalekin sortutakoa da. Valentziako (Espainia) erakunde batek merkaturatuko du eta laborarientzat diru-iturri berri bat izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaki-frutekin-sortutako-lehen-ehun-beganoa-sortu-dute-animali-larrua-ordezkatzeko/@@download/image/Captura de pantalla 2022-01-19 a las 8.00.05.png
2022/01/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bere osotasunean produktu naturalekin sortutakoa da. Valentziako (Espainia) erakunde batek merkaturatuko du eta laborarientzat diru-iturri berri bat izango da.
Animali larrua ordezkatzeko kaki frutekin sortutako lehen ehun beganoa sortu dute

PersiSkin kakiekin sortutako lehen ehun beganoa da eta animali larrua ordezkatzea du helburu. Laserfood Valentziako erakundea da produktu hau merkaturatuko duena. Izan ere, Valentzia da Espainiako kaki ekoizle nagusia. Urtean 300 milioi kilo ekoizten ditu. 

Azken bost urteetan kakiaren uztak eboluzio esponentziala izan du eta urteko ekoizpenaren %50 merkaturatzen ez diren soberakin bihurtzen dira. Laserfood erakundearen helburua soberakin horiek aprobetxatzea da eta lehengai horri bizitza berri bat ematea. Gainera, laborariei diru-iturri berri bat emateaz gain, jasangarria den ehun bat merkaturatuko da ,eskualdearen ekonomia zirkularrari bultzada emanez. 

Zentzu horretan, erakundeak sektore laguntzaile bat sortzea ere badu helburu, kakia ekoizten den inguruetan: lantegiak, arropa josteko lekuak... sortutako ehunarekin produktu berriak sortzea alegia, eta honela, lan postu berriak sortzea. 

Egun erakundea produktuaren aurkezpenaren hasierako fasean dago. Patentean eta bere garapenean 500.000 euro inbertitu ditu. Ekoizpen fasea urte honetako maiatzean hastea espero da.