Kaiku eta Urdaibai, orpoz orpo

Kaiku eta Urdaibai, orpoz orpo https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaiku-eta-urdaibai-orpoz-orpo/@@download/image/2010968993DSCN0772.JPG
2012/12/13
berria
Kaikuk segundo eta erdiko aldea atera dio Urdaibairi Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. San Juanek eta Oriok haiekin batera egingo dute arraun datorren igandean, Ohorezko Txandan.



Lehendabiziko txandan, Kaiku nagusitu da; Bizkaitarra ontzia oso-oso indartsu atera da, baina arrosek ez dute amore eman; azkenean Kaikurengandik 10 segundo helmugaratu da San Juan. Bigarren txandan, Urdaibai izan da jaun eta jabe; Bou Bizkaiak alde handia atera die beste hiru traineruei, Oriori, Pedreñari eta Hondarribiari. Bi txandak alderatuz gero, Kaikuk Urdaibai baino zazpi segundo azkarrago egin du joaneko luzea, baina itzulikoan Urdaibaik ia-ia ezer ezean utzi du abantaila.

Sailkapena:
Kaiku 19:12
Urdaibai segundo eta erdira
San Juan 10 segundora
Orio 18 segundora
Pedreña 18 segundora
Astillero 20 segundora
Hondarribia 22 segundora
Donostiarra minutu eta zazpi segundora