Kabul

Kabuldik, Afganistango hiriburutik heroina, haxix eta opio usaina datorkigu etengabe. Okupazioak eragindako suntsipena aski ez, eta droga-menpekotasuna sekulako triskantza eragiten ari da azken aldi luzean. Nazio Batuen Erakundeak 12 lagunetik 11k droga neurriz kanpo hartzen duelako susmoa du. Droga lortzeko zailtasunik ez da, dolar baten truke heroina gramo bat edonon lor baitaiteke. Kontsumitzaileen profila ezin da zehaztu: haurrak, helduak eta agureak, sexu bereizketarik gabe. Marka da gero, miseriatik ihes egin nahi eta droga-menpekotasunaren infernuan jaustea