Kable bat Bizkaitik New Yorkera

Kable bat Bizkaitik New Yorkera Googlek itsas azpitik lotu ditu bi hiriak; helburua? Internet-en loturak hobetzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kable-bat-bizkaitik-new-yorkera/@@download/image/20200728154540_google-cable-es_foto610x342.jpg
2020/07/29
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Googlek itsas azpitik lotu ditu bi hiriak; helburua? Internet-en loturak hobetzea.
Kable bat Bizkaitik New Yorkera

Grace Hopper izena du, eta New York, Bude eta Sopela hiriak lotuko ditu itsas azpitik. Googleren proiektu anbiziotsuaz ari gara; konpainiak itsas azpiko kableekin lotuko ditu hiru hiriak, Interneteko trafikoa azkartuz eta loturak hobetuz. 2022rako egina egotea espero dute.

Kable honek AEBen eta Europaren arteko Interneteko lotura hobetuko du konpainiaren esanetan. Ez da halako kable bat botatzen duten lehen aldia izango; Googlek mundu osoan bota ditu halako kableak, Interneteko trafikoa errazteko. 

Eta zergatik Grace Hopper? Bada AEBetako fisikari eta matematikari ospetsuaren omenez aukeratu dute izena; 'Amacing Grace' ezizenez ezaguna, emakume hau 1906an jaio eta 1992an zendu zen, eta tartean, COBOL programazio hizkuntza garatzeko ezinbestekoak izan ziren aurrerakuntzak egin zituen, besteak beste.