Jurgi Ekiza

Bakarkako lana grabatu zuen maiatzean zehar Tolosako Bonberenea estudioetan. Karlos Osinaga teknikariaren gidaritzapean sortutako diskoa nahasketa eta masterizazio prozesuan dago, eta data zehatzik eman ez duten arren, plazaratzea udazkenean egitea aurreikusten du Ekizak.