Juicy Lucy

Juicy Lucy https://www.gaztezulo.eus/albisteak/juicy-lucy/@@download/image/jupiter_1393942957.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Jupiter
149.zenbakia
Juicy Lucy
Frantziatik datorren elektronikak urte dezenteko abantaila du gurearekin alderatuta. Justice, Daft Punk edota Nasser dira burura datozkidan lehen izenak, eta horien antzeko taldeak bilatzen aritu ostean aurkitu dut Jupiter. 2009an kaleratu zuten lehenengo singlea eta 2012an Juicy Lucy diskoa. Metronomy, Two Door Cinema Club eta Game Boy bideo-kontsolaren 8 bitak nahastuz gero aterako litzatekeen emaitza dugu Jupiter. Electro-funk bezala deskribatzen dute egiten duten musika, eta Paristik datozen artistak izateaz gain, 80ko hamarkadako etorkizuneko sinteek eta musika beltzaren baxu dantzagarriek osatzen dute euren musika.