Josu Bergara

euskal bakarlariaren Nora zoaz lana munduko hamaika txokotara heldu da iazko udaran abiatu zuen CD Crossing ekimenari esker. Bergararen lagun eta ezagunek euren bidaietan diskoak munduko toki ezberdinetara eraman dituzte, leku bitxietan laga eta herritarren eskura utzi dituzte. Tokioko metroan izan da CDa, Moskuko plaza gorrian, Argentinako Perito Moreno glaziarrean...