Jostun informatikoak

Jostun informatikoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jostun-informatikoak/@@download/image/32p40-2.jpg
2012/12/13
berria
AEBetako Illinoiseko Cornell unibertsitateko ikasle talde batek neurrira egindako jantziak diseinatzeko programa informatikoa garatu du. Programa horrek bezeroaren gorputza hiru dimentsiotan irudikatzen du, modu oso zehatzean. Programak abantaila bat du; irudia posta elektronikoz jostunari bidalita, jostunak neurri zehatzak ditu arropa neurrira egiteko.