Jostailuekin egindako irudi biziak

Jason Michael Béland argazkilari quebectarra irakaslea da unibertsitatean baina, horretaz gain, jostailuekin irudiak sortzen igarotzen du denbora. Instagramen kontua du eta arrakasta lortu dute bere sormen lanek.
Jostailuen bilduma osatzen aritu da ia 25 urtez eta zinea ere zaletasun du Bélandek. Biak uztartzen ditu sarri bere irudietan eta eszena biziak eta originalak sortzen ditu. Xehetasun guztiak zaintzen ditu, eta baita ingurua eta jostailuen jarrerak ere.
Hot Kenobi artista bisuala japoniarrarengandik datorkio inspirazioa, hark jostailuzko superheroiekin eszena dibertigarriak sortzen baititu, Batman eta Superman tamainu errelaleko garagardo-potoak zanpatzen, esaterako. Argazki horrek arreta eman zion kanadarrari eta baita Johnny Wu eta Magnus argazkilari finlandiarraren lanek ere, eta bere bi pasioak eta sormena bateratzeko bidea eman dio.
Lehen argazkia Luke Skywalkerren jostailuarekin egin zuen Magnusen Snowtropperren irudi baten arrastoari jarraiki. Figuren ingurua ere aberastu ohi du maketetan hainbat material erabilita: apardun oholak, paperezko zapiak, pintura akrilikoa, kola... Argi dago tamaina txikiko mundu ederrak sortzen dituela!