Jostailu erotikoei buruzko ikastaroa, Arrasaten

Jostailu erotikoei buruzko ikastaroa, Arrasaten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jostailu-erotikoei-buruzko-ikastaroa-arrasaten/@@download/image/2010211438852p41-1.jpg
2012/12/13
berria
Jostailu erotikoei buruzko ikastaroa, Arrasaten
'Ule nahasixaz gozatu!' emakumeentzat zuzendutako ikastaroa da eta Larraitz Arando sexologoa eta psikologoak-argazkian- gidatuko du. Hilaren 19an eta 26an, hiruna ordutan jardunen da Arando, Arrasateko Emakumeen Txokoan.

Emakumeen desira eta erotika landu nahi dituzte ikastaroaren bidez. Ez dituzte, ordea, ohiko jostailu erotikoen inguruan hitz egingo; beste batzuk sortuko dituzte, ohartzeko ez dela ezinbestekoa dirua gastatzea. Izena emateko 943 794130 telefono zenbakira deitu behar da.