Joseba Ponce 'JP Lohian': "Mundu honetara sortzera etorri naiz"

Zure tankera duten klonen klana aurkeztu diguzu, beraz, zenbat zu daude?
Pila bat! Pertsona bakar bat nintzela uste nuen arren, mobida honekin hasi eta konturatu naiz Dr. Jekyll & Mr. Hyde eta haren lehengusu guztiak barruan ditudala –tonu ironikoa–. Klonen klana izena erabiltzea jolasetik eratorritakoa da; proiektua bukatzear nuenean diseinuan pentsatzen hasi nintzen. Marraztu nahi nuela jakin arren, ez nuen ideia argirik.
Bakarkako lehen diskoa bada ere, musikan bakardadea ez da berria zuretzat.
Hamasei urte nituenean hasi nintzen bateria jotzen. DUTekin hasi nintzenean, aldiz, Galder Izagirrek bateria jo eta lokala zuenez, baxua hartu nuen. Denbora batera, kalean topatu nuen sokarik gabeko gitarra akustiko bat eta horrekin jolasten hasi nintzen. Ez dakit solfeorik, autodidakta naiz. Beraz, betidanik funtzionatu dut bakarka eta taldeetan jo dudanean ere konposatu izan dut.
Irudimen bakarretik sormen lan guztia loratzeak, jantziak egiten dituen jostuna bezala, neurrira eraikitzeko aukera emango zizun, alegia, baxu linea jakin baten neurrira eraikitako bateria erritmoa jostekoa, eta berdin gainontzeko tresnekin.
Bai, lokalean lagunekin lan egiteak ekarpenen arteko nahasketa sortzen du. Bakardadean sortzea ezberdina da; instrumentuak sartzen noan heinean formaz aldatzen doan zirriborroaren gainean lan egiten dut. Ohitura dut musika tresnen gainean kantuak osatzeko, eta azken ideia melodikoa bukaerarako uzten dut. Zatika lan egiten dudanez, taldean baino motelagoa da prozesua, hortaz, emaitza ere bestelakoa da. Sortutakoa beste inorekin kontrastatu nahi izan ez dudanez, eztabaida luzeak izan ditut neure buruarekin. Bakardadean konposatzeak puntu bipolarra du.
Bidean animo erorialdiari buelta emateko beharrik izan duzu?
Diskoa ia bukatuta zegoela, nazkatu nintzen tarte batez, eta sei hilabete inguru eman nituen ezer egin gabe. Hala ere, sekula ez diot neure buruari eperik jarri. Beti jakin dut bukatuko nuela, ez ordea noiz. Egindakoa ondo egina dagoela konbentzituta amaitu dut lana.
Sormen prozesuak terapeutikoak direla diote. Hustu zara?
Ondo geratu naiz. Bai, musikari askok musika terapia dela diote eta bat nator. Proiektu pertsonala denez, ezaguna zaidanaz hitz egin dut, baina idazle sentitzen ez naizenez, hitzak idaztea kostatu zait.
Nahi zenuena egiteko aukera izan duzu?
Noski, proiektua nirea da eta beti egin dut nahi izan dudana, kanpoko iritziak kontuan hartu gabe. Amaitu arte ez dut nire lana erakutsi, argi nuelako lana nirea izan behar zuela. Niretzat egin nuen, harro sentitu nahi nuelako.
Zenbateko aldea dago hasieran lortu nahi zenuen soinutik lortu duzun soinura?
Gaur egun grabatzeko erabiltzen ditugun makinekin, zaila izan da lortu nahi nuen 70ko hamarkadako rock haren usaina sumatzea. Egia da hainbat kontzeptu imitatzen saiatu naizela, baina soinu modernoagoa du diskoak.
DUT edota Kuraia ikutua aurkitu diote askok. Agian, horren ordez, zure sinadura antzematen dela esatea da zuzenagoa?
Normala da, azken batean, konposatzeko eran nire nortasuna baitago. Estetikoki iluntasuna argitasuna baino gustukoago dut. Musika alaia baino sakonago iristen zait.
Beti transmititu behar dizu zerbait musikak?
Bai, askotan gustatzen ez zaiguna kritikatzeko joera dugu, konturatu barik agian, horrek ez duela kentzen guk atsegin ez duguna beste bat zoriontsu egin dezakeela.
Asko kritikatzen dela uste duzu?
Bai. Baina ez musikan bakarrik, arlo guztietan etengabe.
Kritikaz ari garela, diskoak harrera ona izan duela sentitu duzu?
Nire inguruan zein leku ezberdinetatik iritsi zaidanagatik bai. Orokorrean jendeak kritika onak helarazi dizkit. Ahotsa aldetik desberdintasun handia topatu dutela esan dit batek baino gehiagok. DUTen gehiago oihukatzen nuen. Nire diskoan, aldiz, ahotsa altuago dago, reberb eta delay pixka batekin. Nire benetazko ahotsa da ageri dena. Diskoa nire kontakizuna da, bi urtetan laburtuta.
Bi urte hauetako laburpen horretan bada kanpoan utzi duzunik?
Noski! Hamar abesti inguru izan dira, ahotsean ez dudalako konexiorik topatu, edo dena delakoagatik baztertu ditut. Beste pare bat kanpoan utzi ditut espazio faltagatik. Baina, abestiak kanpoan gelditu diren arren, egin dudan guztiak balio izan dit lortutako emaitza izateko. Diskoa behar den bezala baloratzeko garrantzitsua da prozesu hori.
Kanpoan geratu den materiala zuzenean entzungo dugu?
Bai, hainbat abesti zuzenekoetan sartuko ditut, izan ere, kontzertuak egitean motzegi gelditzen da errepertorioa. Konbentzitu naute zuzenekoak egiteko, hasiera batean niretzat diskoarekin hasi eta bukatzen zen proiektua, eta bideoklipak egiteko aukera eman ziezadan nahi nuelako hasi nintzen. Baina, bai, azkenean zuzenekoetan aurkeztuko dut.
Galder Izagirre, Libe, Karlos Osinaga ‘Txap’ eta Gorka Sesma izango dituzu oholtzan ere lagun. Nola doa prestaketa?
Jendeak pentsa dezake superbanda bat sortu dudala, baina aspaldiko lagun zintzoak dira, egunerokotasunean harremana duzun horietakoak, eta gainera musikari bezala miresten ditut. Entseguak hasi ditugu, gehien bat nik sortutakoa interpretatzen dute eta detaile txikiak zaintzen ditugu. Zuzenekoen errutinak nekatzen nau, kontzertu bakoitza berezia dela sentitu behar dut.
Jolastuz sortzen duzu musika, inondik inora seriotasunarekin kontrajarria dena.
Bakoitzak bere erara sentitu behar du musika, nik horrela ulertzen dut. Eta horrela ez bada, ez dut niretzat nahi. Nik ez dut musikaz bizitzeko asmorik. Ez dut inoiz izan. Nire lehentasuna gauzak ongi egin eta gustura gelditzea da. Presiorik gabe. Jendeak ez du korrika grabatutako zerbait entzun nahi.
Zigilu propioa sortzea, ordea, ez da jolasa.
Proiektu osoa nirea izateko, zigiluaren kontua muturrera eraman dut kontzienteki. Mundu honetara sortzera etorri naiz, ez dakit beste ezer egiten. Txikitatik gustatu izan zait, esparru guztietan. Eroso sentitzen naiz sortzen, gitarrarekin, arkatzarekin, ordenagailuarekin edota arrautzekin zein legatzarekin.
Musikan iluntasuna gustatzen zaizula diozu, baina umorea loratzen zaizu nonahi!
Noski, normala da. Kanpotik pertsonaia ilun baten gisara ikusten naute, eta umorea niretzat, pertsonekiko harremanetan alde txoroena ateratzeko modua da. Ez naiz batere serioa, kontrakoa erabat. Baina musikan bai.
Zuretzat musika bisuala da?
Noizbehinka letrak idazten saiatu naiz baina normalean ez dut kontzeptu bat bestearekin lotzen. Bisuala izan daiteke noski, baina musikak ere istorio bat kontatu diezazuke, edo poztu, beldurtu, tristetu, animatu... Zer esan behar dizut nik beste hainbatek esan ez dutenaz gain!
Argi daukazu non sentitzen zaren erosoen, musika sortzen edo pintatzen?
Ez. Niretzat sortzea da gauza naturala eta berdin zait zein esparrutan sortu.
Marrazkigintzak, disenuak edo abestiak sortzeak albondiga plater batek ematen dizkidan beste satisfakzio ematen didate –Irriak–.