Joseba Irazoki: "Inprobisazioaren bidetik"

Joseba Irazokik lan berria du kalean: Pobre gara (Hirusta Records). Musikari nafarrak Belardian banda izan du ondoan berriro. Diskoan soul eta country zipriztinez bustiriko dozena bat folk rock doinu melodiko daude.
Lan berri honetan, Belardian taldearen lana nabarmenagoa da, eta horrek kantek rock kutsu handiagoa izatea ekarri du. Hala ere, alde elektrikoaren eta akustikoaren arteko orekari eusten zaio disko osoan. Alde batetik, argi neukan kantek, talde batekin landuz gero, indar handiagoa hartuko zutela. Baina, bestetik, nire alde akustikoa ere diskoan agertzea nahi nuen. Kantak, oro har, gitarra akustiko batez besterik ezin dira jo, baina disko elektrikoagoa ere egin nahi genuen, talde soinuarekin, azaldu du Irazokik.
Taldeak erantsitako rock arrastoa agerikoa den arren, Pobre gara folk rock estiloan koka genezake. Bakezaletasuna abestia, kasu; folk doinu hipnotikoa da, psikodelian egindako bidaia musikala. Irazokik Sarrionaindiaren Erich Fried olerkia abesten du kantatzeko modu berezi horri esker, batzuetan errezitatzen ari dela dirudi, eta atzetik banjo, soka instrumentu eta beste hainbeste musika tresnarekin egindako konponketa xumeak nabari dira.
Irazokik 60ko eta 70eko hamarkadetako taldeen doinua eta izpiritua omendu nahi izan ditu diskoaren azalean. Diseinua, izan ere, Frank Zappa musikari iraultzaileak gidatutako Mothers of Invention bandaren Weasels Ripped My Flash lanaren azalaren aldaera da. Erreferentziak, gehienbat, AEBetakoak izan dira, baina baita Britainia Handiko folk-rock taldeena ere. Nire musika europartu nahi nuke, kulturalki euskal kulturatik hurbilago sentitzen baititut soinu horiek,
Soinuak dira, izan ere, Berako musikariaren eleak. Musika du hizkuntza. Mota askotako musika, gainera. Estilo anitz jotzen baitu bere egitasmo ugariren bitartez. On Beniton blues elektrikoa astintzen du, esaterako. DO proiektuan, aldiz, esperimentazio instrumentala du musika esparru. Nire kasuan, konposizioaren oinarria inprobisazioa da beti. Behin inprobisazio horri zerbaiten kutsua hartzen diodanean, orduan, zehazki heltzen diot. Musikari bezala belarriak ongi irekita edukitzea da heltzeko modua.