Joseba Hernando argazkilariaren 'Testurak, natura laztantzen' erakusketa jarri dute Gasteizen

Joseba Hernando argazkilariaren 'Testurak, natura laztantzen' erakusketa jarri dute Gasteizen Ura, islak, harea, azala, arroka eta lokatza formatu handiko 18 argazkien ardatz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joseba-hernando-argazkilariaren-testurak-natura-laztantzen-erakusketa-jarri-dute-gasteizen/@@download/image/DSC_0015_0313.jpg
2022/07/15

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazkiak: Joseba Hernando

Ura, islak, harea, azala, arroka eta lokatza formatu handiko 18 argazkien ardatz.
Joseba Hernando argazkilariaren 'Testurak, natura laztantzen' erakusketa jarri dute Gasteizen

Joseba Hernando argazkilariak ikusten duena eta sentitzen duena adierazten du argazkien bidez, eta batzuetan sormena askatzeko erabiltzen ditu. Horren isla da Atarian jarritakoTesturak, natura laztantzen erakusketa. Erakusketa formatu handiko hemezortzi argazkiz osatuta dago, eta "naturaren edertasuna naturak berak erakusten dizkigun formen bidez helarazten digu".

Erakusketako irudiak zuzenean kameratik hartutakoak dira, ordenagailuan editatu gabe. Bere azala kolore okre, bermiloi, akuamarina, beilegi, kobalto, sufre-kolore ugaritan makillatzeko gai den natura erakusten dute argazkiek. Tapiz ezberdinen gainean markatuta daude guztiak, hondar, ur, zuhaitzen azal, arroka edo lokatzaren gainean estanpatutako formazio bizi eta errealak balira bezala.

Egilearen hitzetan, “testuretan pentsatzen dugun guztietan ukimenaren zentzuarekin lotzen ditugu: leuntasuna, zakartasuna eta zimurtasuna; baina natura larruz beteta dago eta hainbat euskarritan aurkitzen dugu, hala nola harkaitzetan, zuhaitzen enborretan edo uraren gainean. Horiek guztiek laztan hori itzultzen digute ukitzen dugun bakoitzean”. Erakusketa honek sentsazio horiek transmititu nahi ditu bisualki, argazkilariaren begiradaren bidez eta argi naturalarekin lan eginez.

Erakusketa irailaren 4ra arte egongo da zabalik Salburuako Hezeguneen Zentroan.